Skip to main content

DBH 4 - Zabor bilketen inguruko sentsibilizazio kanpaina

Bildutako hondakinak askotarikoak izan ziren: organikoak asko, ontziak eta plastikozko materialak ugari, papera eta kartoia ere erruz, eta bestelako hondakinak ere bai berez errefusa gisa bota beharko ez genituzkeenak (medikamenduak, kafe makinetako kapsulak,...). Ekintzaren helburua nola birziklatzen dugun ikusaraztea eta horretaz kontzientzia hartzea izan zen, eta mankomunitateko langileek emandako datuen arabera ingurugiroa zaintzeko asko egiteko daukagula garbi geratu zitzaigun.

Zabor bilketa_0
Irudia
ingurugiroa_1
Irudia
ingurugiroa_2

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.