Skip to main content

Badator Korrika - ezagutu Elgoibar Ikastolak non jasoko duen lekukoa

Elgoibarrera 12:08an iristea aurreikustean da Soraluzetik etorrita, eta Ikastolak P.M. Urruzuno kaleko garbitegian hartuko du lekukoa 12:30ak inguruan.

Hasierako tramoa gurasoen eskutik joango da, Norfo aholkularitzaraino. Ondoren langileen txanda izango da, Pedro Mugurutza kaleko Ongi iturgintzaraino. Handik aurrera ikastolako azken tramoan ikasleek eramango dute lekukoa Anbulategiraino.

KOrrika

Bestalde, gogoratu Korrikaren etengabeko jarraipena egiteko ondorengo kateak eta bideak ditugula:

  1. Youtube: EITBk 24 orduko jarraipena egiten dio
  2. Hamaika telebista: online ikus daiteke eta jarraipena 24 ordukoa da. Kate honek herriko kilometroen bideoa erreserbatzeko aukera ematen du, gainera.

https://vimeo.com/872453065

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!