Skip to main content

Idoia Garcés idazlea ikastolan

Idazleak ikastetxean programaren baitan, Kukuaren kantua liburua irakurri ondoren DBH1eko ikasleak Idoia Garzesekin bildu dira liburuaren inguruan elkarrizketan aritzeko. Hartueman polita izan da ikasle eta egile artean sortu dena, batzuen eta besteen galderei modu ireki eta dibertigarrian erantzun dielarik idazle Lasartearrak. Idoia Garzesek bere azken lana, Dei galdu bat eleberria oparitu die ikasleei. Badute hirugarren hiruhilekoan zer irakurri, beraz. Irudian, egileak egindako Kukuaren kantua liburuaren sinadura.

idoia garces

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.