Skip to main content

Ikastolen VII. Batzarra martxan

Hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko eta biharko munduan ikastolak egoki kokatzeko helburuz egingo den VII. Batzarra prestatzen hasita daude ikastolak. Hurrengo hamarraldian egin beharreko urratsak aztertu eta erabakiak hartuko dituzte ekainean izango den bilkura horretan.

VII. Batzarra

Batzarra prestatzeko, alabaina, lehen urratsa barne dokumentu bat idaztea izan da. Bertan, azken hamar urteotako errepasoa egin da, egungo egoera azaltzen da, eta etorkizunerako aurreikuspen bat ere egiten da. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak osatu du dokumentua.

Ondoren, ikastolek epe bat izango dugu barne dokumentua aztertu, eztabaidatu eta proposamenak eta ekarpenak egiteko. Guztiak bilduta, plan estrategikoa diseinatzeari ekingo zaio ondoren. Prozesua, Ikastolen VII. Batzarra egiten denean amaituko da.

Eztabaida edo gogoeta prozesu hau arrakastatsua izan dadin, ikastolen mugimenduaren parte-hartze zabala gakoa izango da, eta Ikastoletako komunitatearen inplikazioa bilatu nahi da. Horretarako, eskualdekako bilerak eta ikastola bakoitzak bere gogoeta propioa egiteko prozesuan murgilduta gaude.

Aste honetan izan da helburu horrekin gurean antolatu den lehen bilera. Bertara deituak ginen Elgoibar Ikastola osatzen dugun familia eta langile oro. Irudian azaltzen den eran, taldeka jarrita hasi genion barne dokumentu horren azterketari.

Irudia
VII. batzarra_1

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.