Skip to main content

Lagunarte giroan ospatu da J. Gurrutxaga Krosa

Lagunarte giro ederrean ospatu dugu igande goizean XXIX. J. Gurrutxaga Kros edizioa. Eguzkia eta giro ederra lagun, ikasle, irakasle eta guraso pila bat animatu dira Elgoibarko kaleetan zehar zangoei eragiten.

Eskerrik asko korrikan bezala egun guztiko antolaketa aurrera atera zedin bertan izan zareten guztiei. Zorionak!

krosa_1

IKASTOLAKO J. GURRUTXAGA KROSEKO BATZORDEAREN MEZUA:

Elgoibar Ikastolaren eta batez ere parte hartu duten korrikalari guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu joan den igandean, apirilaren 14an, ospatutako XXIX. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen lagundu duzuen guztioi. Bestalde eskerrik beroenak ere, parte-hartzaile guztiei.

BM, DANOBAT GROUP, ALCORTA FORGING GROUP, GEMINIS, ELGOIBARKO UDALA, ELGOIBARKO UDAL KIROL PATRONATUA, EL DIARIO VASCO, KARAKATE, GOKI ERREFORMAK, ORIGINAL, ILS, ELGOIBAR MOTOR, METALA, BRONYMEC, MANCISIDOR, CORDON-VILARCHAO, EGOTOKI, GARE RADIO CLUB, SANTI ETA IRUNE ARRIOLA eta JUANJO ETA EGOITZ GURRUTXAGAri.

Datorren urtean, XXX. J. Gurrutxaga Krosa antolatzen laguntzeko prest egongo zaretelakoan, agur bero bat.

Irudia
mutilak
Irudia
neskak
Irudia
irakasleak_2
Irudia
irabazleak_krosa

 

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.