Skip to main content

Erlora mendi irteera igandean

Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu apirilak 28rako: Erlora izango da.

Erlo

Hasiera batetan mendi irteera hau Apirilak 14an zen egitekoa. Baina hauteskundeak direla eta, Jose Gurrutxaga Krosa aurreratu behar izan zen Apirilak 14ra. Hori dela eta mendi irteeraren data atzeratu dugu.

Bada beste aldaketa bat ere. Irteera Aitztxikira izan beharrean Erlora izango da. Aurten Euskal Mendi Federazioak 100 urte betetzen ditu. Ospakizunen barruan 100 urte 100 mendi jarduera antolatu du mendi federazioak. Elgoibartarroi Erlo tokatu zaigu. Hori dela eta, haurren Apirileko mendi irteera Erlora egitea pentsatu dugu.

Beti bezala Mintxetako aparkalekuan 9:30ean elkartuko gara. Mintxetatik Aittolako parkinera autoz igoko gara eta handik abiatuko dugu ibilbidea. Asmoa 12:00etan Erlo tontorrean argazki bat ateratzea da. Argazki horretara Elgoibartik antxintxika abiatuko diren antxitxikalariak eta oinez igotzen diren mendizaleak batuko zaizkigu. Erlo ezaguna den mendia da. Badu aldapara, baina bidea ez da zaila eta parajea zoragarria da.

Hau da ikasturte honetako azken mendi irteera. Gogoratu Maiatzaren 11n Morkaiko Eguna izango dela.

 https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aittola-erlo-xoxote-aittola-1927019

Luzera:+/- 9Km

Desnibela: +/- 600m

Irteera: 9:30. Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.


Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun gisa etorri behar du. 
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.