Skip to main content

HH 0-1 matrikulazio aldia zabalik

2023-2024 urtean jaiotako haurren matrikulazio aldia zabalik maiatzaren 10a arte. Bisita pertsonalizatuak egiteko aukera.

Matrikulazioa_HH

 

HH 0-1 matrikula aldia

Elgoibar Ikastolan gure esperientzia eskaintzen dizugu matrikulazio garaian izan ditzakezun zalantzen aurrean argitasuna emateko. Asmo horrekin, gure ikastola bisitatzera gonbidatzen zaitugu, bertatik bertara egiten ditugun proiektuak eta eskaintzen dugun hezkuntza eredua ezagutu ditzazun.

Ate irekietara etorri nahi?

  • Ate irekiak maiatzaren 2an, 17:30ean
  • Bisita pertsonalizatuak urte osoan zehar. Txanda hartu nahi baduzu deitu edo jarri harremanetan gurekin
943 74 44 41
elgoibar@elgoibarikastola.eus

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.