Skip to main content

Mendi irteera Erlora

Aittolako parkinetik abiatu ziren 50 bat haur eta nagusi, antxitxikalariak, berriz, lehentxoago Kalegoen plazatik abiatu ziren.

Denok Erlo puntan elkartu ginen 12:00etan. Tontorrean beraien kontura igo ziren beste Elgoibartar mendizale talde bat batu zitzaigun. Denera 75 bat mendizale Elgoibartar batu ginen.

Tontorrean argazki bat elkarrekin atera eta bakoitzak bere kontura bueltako bideari ekin genion. Goiz pasa ederra eguraldi bikainarekin.

Honekin aurtengo ikasturteko haurren mendi irteerak bukatu dira, gogoratu maiatzak 11n Morkaiko eguna dugula. Itzulia, Itzulitxoa eta Finalista sariekin.

Erlo_morkaiko

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.