Skip to main content

III. Zientzia Azoka ospatuko da bihar Lekuederren

Zientzia Azoka_2024

Zientzia Azokaren helburua zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen diren proiektuak herriari erakustea izanik, dagoeneko azken ukituak ematen ari gara gure proiektuei  larunbatean 11:00etatik 14:00etara ospatuko den erakusleiho erraldoirako. Horra egitarau kartela osorik:

Azken albisteak

Irudia
Asteazkenean, LH1.mailako ikasleek Makina Erremintaren Museoa bisitatu zuten. Gelan lantzen ari diren makinen gaiarekin lotuta, makina desberdinak ezagutzeko eta haien funtzionamendua ikasteko aukera paregabea izan zuten.
Irudia
Gure ikastolak bat egiten du 50 jai 50 tontor ekimenarekin! Ikastolako langileek, ikasleek eta familiek Hirukurutzetara igotzen dute, giro paregabean eta komunitatearen indarra ospatuz.
Irudia
Felix Etxeberria “Parapan” Elgoibar Ikastolako sortzaile eta sustatzaileetako bat izan zen, euskaltzale sutsua eta ikastolaren proiektuarekin erabat konprometitutako pertsona. Bere bizitzan zehar erakutsitako atxikimendu horren adierazgarri, bere ondarearen zati bat, Muskurutxun kokatutako lursail bat, ikastolari dohaintzan utzi zion.
Irudia
Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.