Skip to main content

Baratzeko albisteak

Aste honetan landaketa berriak egin ditugu. LH3-4ko ikasleek tomate cherryak landatu dituzte eta DBH1-2koek piparrak. HHkoek, berriz, geraneo eta margarita batzuk erein dituzte hazitegietan, pixkat gehiago hazi ahala, lorontzietara pasatuko dituztenak. Atxurraren kluba arduratuko da hauek ureztatu eta zaintzeaz.

Horretaz gain, teknologiako klaseetan, egurrezko kartelak egin dituzte eremu bakoitza bereizteko. Argazkietan ikus dezakezue zein ederrak diren.

baratzeko albisteak
Irudia
baratza_1
Irudia
baratza_2

 

 

 

 

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.