Skip to main content

Liburu Gaztea Sari banaketa

Ikastolako ikasleek Galtzagorri elkarteak antolaturiko booktrailer lehiaketan parte hartu zuten. Hortarako Kukuaren kantua (Idoia Garzes) nobela irakurri eta landu dugu gelan, eta ondoren booktrailerrak egin dituzte taldeka. DBH 1Cko ikasle talde batek publikoaren saria irabazi zuen, eta beste talde bat hiru finalisten arten gelditu zen. Atzo izan ginen sari banaketa ekitaldian. Donostian izan zen, Tabakaleran. Bertan Idoiarekin egoteko aukera ere izan genuen. Hortxe bertatik iritsitako argazkiak.

Liburu gaztea_1
Irudia
sari_banaketa

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.