Skip to main content

A30: Pleno txikia

Maiatzaren 30ean, ostegunean, pleno txikia ospatu zen herriko Udaletxean. Bertan hiru ikastetxeetako Agenda 30eko ordezkariak udal agintariekin bildu ziren, Maialen Gurrutxaga alkatea, hirigintzako Jon Zubiaurre eta Iñaki Galdos idazkariarekin, hain zuzen ere. Egindako lana aurkeztu zaie agintariei, hala nola herriko etxeetan buzoneatutako esku orriak, kaleetan ikus daitezkeen kartelak, sare sozialetan igo diren bideotxoak eta gazteleku eta ludotekarako pegatinak. Aldi berean, udal agintariek iaz egin zitzaien proposamenen jarraipena egin dute, zer bete duten eta zer ez adieraziz eta arrazoiak emanaz. Eta, amaitzeko, hamaiketako edar eta osasungarriaz disfrutatu dugu.

Ekimenaren helburua energia kontsumo arduratsua bultzatzea izan da; beraz, hemendik aurrera ere, jarrai dezagun lanean udalerri jasangarriago baten alde!

Pleno txikia

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.