Skip to main content

Antzerki hizkuntza emanaldiak Herriko Antzokian

Antzerkia aitzaki hartuta hainbat gaitasun desberdin lantzeko aukera ematen duen proiektua da Antzerki hizkuntza. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek izan dute aukera berrikuntza didaktikoz betea den jardun horretaz gozatzeko.

Ahozkotasuna lantzea, egunerokoan euskaraz aritzeko zailtasuna duten ikasleei horretarako aukera ematea eta antzerki teknikek eskeintzen duten aukera anitzak baliatzea izan ditu helburu. Eta iritsi da egindako lanaren emaitza ikusteko garaia... Talde bakoitzak antolatu duen antzerkiaren emanaldiak izango dira datorren astean, ekainaren 5ean, Herriko Antzokian.

Horra aurkeztuko diren hiru lanen iragarkiak:

Antzerki hizkuntza
Irudia
Lapurreta_aldrebesa
Irudia
Opor nahasiak

 

Irudia
Barnetegiko pasarteak

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.