Skip to main content

2024ko KILOMETROAK AZPEITIAN_Izpiz-izpi

 

 

Irudia

Gipuzkoako ikastolen jai egun handia iritsi da, Kilometroak. Urtero bezala urriaren lehenengo igandean, urriak 6, ospatuko dira. Aurten 48. edizioa antolatu dute Azpeitian.

Dena prest dute jai handirako. Lau gune izango ditu, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. Eta guztia aurrera ateratzeko, 1000 lagun inguruko boluntario taldea antolatu dute.

 

Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dituzte. 

 

Eguneko egitaraua

Iristeko jarraibideak: parking-ak eta geltokiak (Honako zerbitzuak indartuko dituztela jakinarazi du Azahara Dominguez diputatuak: UK01 (Azkoitia-Donostia), UK03 (Azkoitia-Zarautz), UK05 (Zestoa-Ermua) eta UK06 (Zumaia-Zumarraga). Autobusak bete orduko beste ibilgailu batzuk edukiko dituzte zerbitzua emateko prest.)

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.