Skip to main content

ZUZENDARITZA TALDE BERRIA

Irudia

Aurreko asteartean, urriaren 1ean, ikasturteari hasiera emateko Eskola Kontseiluaren bilera deitu zen. Bertan, kontseilariei, 2024-25 ikasturteko antolaketa, lan-ildoak eta plangintza aurkeztu zitzaien. Horrez gain, zuzendaritza talde berria aurkeztu zen eta kontseilariek bere onespena eman zioten. 

Zuzendaritza berria honako kideek osatzen dute: 

  • Zuzendaria: Ion Vázquez
  • Gerentea: Olatz Albarran
  • Idazkari Akademikoa: Nuria Revuelta
  • HH-LH Ikasketa burua: Ane Larrañaga
  • DBH Ikasketa burua: David Calderon

Beheko argazkian, Zuzendaritza Talde Hedatua, izen abizenekin, hurrenez hurren. 

Irudia
xx

Patxi Larrea, Nuria Revuelta, Olatz Albarran, Ane Saenz, Amagoia Alberdi, David Calderon, Jon Albisu, Ion Vazquez, Iera Larrañaga, Ane Larrañaga.

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.