Skip to main content

HAZI BILKETA ETA MIKOLOGIA IRTEERA

Irudia

Igande honetan, urriak 27, ikasturte honetako haurren lehen mendi irteera izango dugu.  Irteera hau berezia izango da. Hazi bilketa eta mikologia irteera.

Morkaikok , Elgoibarko Baso Bizia eta Elgoibarko  Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen duten “Gure natura ezagutzen” programarekin bat egin dugu irteera hau burutzeko.

Maalako parkean elkartuko gara 9:30etan  eta Morterika aldera joango gara oinez. Morterika inguruan  burutuko dugu irteera. Ibilbidearen amaiera Urasandin izango da. Herri Eskolako patioan, ibilbidean zehar  batutako hazi eta perretxikoa baliatuz azalpen batzuek  edukiko ditugu.

Ibilbidean zehar Aranzadi mikologia taldeko Unai Fernandes izango dugu gida lanetan. 

Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da. Haziak eta perretxikoak biltzeko telazko poltsak ekartzea ere eskertuko genuke.

Plaza mugatuak dira eta izena eman behar da ondorengo linkean.

https://labur.eus/GNE24

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.