Skip to main content

ERRIGORAKO SASKIAK ESKURAGARRI

Irudia

Urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko Errigorakoek lanean ari direla. 

Aukera berriz beteriko ikuspegia dugu parean, horregatik inoiz baino indartsuago ekin behar diogu auzolanari. 

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Sakien balioaren %25a ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen)

Gainera, oraingoan Elgoibar Ikastola banaketa gunea ere izango da! Eskatu eta etorri guregana saski bila.

Animatu! 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.