Skip to main content

MENDI IRTEERA

Irudia

Igandeak 27an Morkaiko Mendizale Elkartekoek mendi irteera izan zuten: irteera mikologikoa eta hazi bilketa.

Aurreko egunetan euria erruz bota bazuen ere, igandea argi esnatu zitzaien.

Goizean Maalako parkean 43 lagun elkartu ziren. Handik Morterika aldera jo zuten. Han perretxiku eta hazi bilketan pasa zituzten pare bat ordu, Ohiana Barrutia eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Unai Fernandes gidari zituztela.

Ondoren, batutako hazi eta perretxikoekin Herri Eskolako patiora joan ziren. Han perretxikuen munduko azalpenak jaso zituzten eta baita hazi-bonbak prestatu ere.

Eguraldiak eta lagun giro bikainean igande goiz pasa ederra izan zuten.

Hurrengo haurren mendi irteera azaroaren 24an izango da: Elosu-Polpol-Irukurutzeta.

Animatu! 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.