Skip to main content

IRAKURLAGUN

Irudia

Aste hontan zehar gure DBH3ko ikasleek LH3ko ikasleei irakurketa prozesuan laguntza ematen jardun dute goxotasun handiz. 

Irakurlagun ikasturte osoan zehar bideratzen dugun egitasmoa da, non DBHko ikasleek LHko ikasleekin elkartzen diren irakurtzeko.  

Proiektu honen bitartez maila ezberdinetako ikasleen arteko laguntza eta komunikazioa bultzatzea, irakurzaletasuna sustatzea, ikasle nagusien autoestimuan positiboki eragitea eta ikasle guztiak begirunean eta zaintzan heztea nahi da, besteak beste. 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.