Skip to main content

EUSKAL DIASPORAREN AURKEZPENAK

Irudia

DBH4ko ikasleek euskal diasporaren inguruko proiektu bat gauzatu dute Ingelesko 1. unitatean, eta horren baitan, DBH 1 eta DBH2ko ikasleei aurkezpenak egin dizkiete. Proiektuaren helburutariko bat euskal diaspora desberdinen kausak eta ondorioak azaldu eta euren gizartean izan duen eragina ikertzea izan da. Horrela, ikasleek euskal kulturaren zabalkundeaz eta mundu osoko euskal komunitateen garrantziaz kontzientziatu dira, eta aldi berean, aurkezpenak egiteko trebetasunak garatu dituzte ikasle nagusi eta gazteagoen arteko elkarrekintza eta lankidetzan oinarritutako ikaskuntza esperientzia bat sortuz.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.