Skip to main content

MENDI IRTEERA

Irudia

Azaroak 24rako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu. Elosu-Polpol-Irukurutzeta. 

Oraingoan Elgoibarko mugetatik urbil ibiliko gara.

Autoak Elosun utziko ditugu. Handik oinez Elosumendi gainera igoko gara. Behin gaina hartuta, pago artean dagoen bide eder bat jarraituz, Polpolera helduko gara.

Bidean dolmen eta ondare megalitiko ugari aurkituko ditugu. Horien artean txukundu berri duten Keixetako tumulua bisitatuko dugu.

Polpoletik zuzenean irukurutzetara joko dugu. Eguraldiaren eta martxaren arabera, Irukurutzeta gainera joan beharrean, beste bide batetik itzultzeko aukera izango dugu.

Irukurutzetatik, Gipuzkoa eta Bizkaiako bista ederrez gozatzeko aukera edukiko dugu.

Elgoibarko mugetan dagoen paraje eder bat ezagutzeko aukera paregabea da hau.   Igande goiz pasa eder bat osatzeko  primerakoa.

Bazkal ordurako  Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala, nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.

 

  • Luzera: +/-12  Km
  • Desnibela: +/- 400m
  • Irteera: 9:30, Mintxetako parkinean.
  • Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. 
  • Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 
  • Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
  • Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

Animatu zaitezte!!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.