Skip to main content

ZUME BIZIKO JOLASGUNEA

Irudia

Ikastolako LH5. mailako neska mutilak Ludotekan elkartu dira Herri Eskolako LH5. mailako ikasleekin Zume Biziko Jolasguneko proiekturako landutako ideiak aurkezteko.

Bertan, 2 ikastetxeetakoek elkarri aurrez diseinatutako proiektua azaldu eta elkarlanean ideia bakar bat sortu dute ondoren azaroan San Lorentzoko gunean eraikitzeko. Guzti honetan, udalaren laguntzaz gain Garaioneko kideak ere izango dituzte gidari.

Azken albisteak

Irudia
Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.
Irudia
Azken egunotan esperientzia oso aberasgarria bizi izan dugu Ikastolan, Atxutxiamaika-ren eskutik. Hizkuntzen aniztasuna, kultura ezberdinak eta munduko txoko askotako bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, elkarrengandik ikasiz eta partekatuz.
Irudia
DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.
Irudia
XVI. CONFINT topaketa ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, gure ikastolako IRAES taldeko hiru ordezkari izan dira: Unax Arzamendi, Jakes Gurrutxaga eta Lea Barrutia.