Skip to main content

TXIRRINDULARIEN BISITA

Irudia

Euskaltel-Euskadi eta Laboral Kutxa Fundación Euskadi taldeetako txirrindulariak gure ikastola bisitatu dute.

Azaroaren 13an Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak eta gaur, azaroaren 20an, Laboral Kutxakoek hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleekin egon dira txirrindularitzako esperientziak partekatuz eta esfortzuaren eta talde-lanaren balioen garrantzia azpimarratuz. 

Eskerrik asko zuen bisitagatik!

 

 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.