Skip to main content

FINANTZAK BIZITZARAKO PROIEKTUA

Irudia

DBH4an, ekonomia arloan Kutxarekin batera Finantzak Bizitzarako Proiektuan hartu dugu parte. Simulazio-joko baten bidez, bizitzeko behar diren finantzen inguruko gaitasunak garatzea du helburu. Talde bakoitzari rol desberdin bat tokatu zaio (Politikaria, Start-up bat, Bikote gaztea, Familia...) bakoitza egoera ekonomiko desberdinekin. Urte betez, pertsonaia bakoitzaren aurrekontu bat osatu behar izan dute, hauen diru-sarrera eta gastuak adieraziz, hilabetero ustekabeko gastu edo egoera desberdinak suertatuz (hilabeteko karta bat banatzen zaie ustekabeko egoera batekin), bizitza errealean bezala.

Gaur azkeneko eguna izan da, beraz, taldeka egindako lanak aurkeztu ditugu, talde bakoitzak izandako gorabeherak eta oztopoak azalduz, eta kutxako finantza-profesionalek beraien esperientzia partekatu dute ikasleekin.

Oso esperientzia positiboa izan da ikasleentzat, errealitatera hurbildutako kasuak ezagutu dituztelako, etorkizunera begira baliagarriak izan daitezkeen ezagutzak landuz.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.