Skip to main content

LH6KOEN ELIKAGAI BILKETA

Irudia

Joan den ostiralean, seigarren mailako ikasleek ilusioz hartu zuten parte herriko elkartasun ekintza batean. Hainbat supermerkatutara joan ziren, eta elikagaiak biltzen lagundu zuten, gehien behar duten familiei laguntzeko. Esperientzia aberasgarria izan zen, eta elkartasunaren eta talde-lanaren garrantziaz ohartu ziren. Oso harro egindako lanaz!

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.