Skip to main content

DBH 1EKON ELKARTRUKEA

Irudia

DBH 1. mailako ikasleentzat atzokoa egun berezia izan zen, San Nikolas ikastolako maila bereko ikaskideak bisitan etorri zitzaizkigulako.

Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH 1. mailako 81 ikasle bisitan etorri ziren atzokoan, erronka eta rol desberdin bat esperimentatzeko aukera sortuz eta beraien arteko harremana sustatu asmoz. 

Ikastolako Erdiko Aretoan harrera ekitaldia egin ostean, ikasleak elkar ezagutzeko “Ginkana” ibilbidea egin zuten taldeka, herriko puntu desberdinetatik igaroz: MH Museoa, Gaztelekua, Maala, Altzolatarren jauregia, Herriko Plaza, Usua eta Aita Agirre. Eguerdi aldera Mintxetan elkartuko ziren denak, ondoren, egunari amaiera emateko, Ikastolan Kilometroetako logo aurrean photo call inprobisatu bat burutzeko.

Egunerokotasunetik kanpoko ekintza motibagarria izan zen, gelan ikasitakoa bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaini zuena. Primeran pasa genuen!

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.