Skip to main content

OLENTZERO & MARI DOMINGI

Irudia

Gabonetako oporrak iristear daude, baina horiek hartu aurretik Olentzero eta Mari Domingi-ren bisita izango dugu Elgoibar Ikastolan. Ostiral honetan harrera ezin hobea egingo diegu eta beraiekin batera hainbat kantu abestu eta dantzatuko ditugu, ekitalde ugariz betetako egun eder-eder bat pasatzeko helburuarekin. 

Gure gutunei erantzunez Olentzerok eta Mari Domingik Elgoibar Ikastolako txokoak opariz eta maitasunez beteko dituzte. Badatoz!

Irudia
xx

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.