Skip to main content

MUGIKORRIK GABEKO GUNEA

Irudia

Urtarriletik aurrera, Elgoibar Ikastola mugikorrik gabeko arnasgune bihurtuko da.

Gizarte digitalizatuaren testuinguruan, ikastetxe honek, pertsonen arteko aurrez aurreko harremanak ikasleen ongizate emozionalerako garrantzitsuak direla iritzita, eta aukera horren alde eginez, ikasleen arteko harremanak sustatu nahian batetik, ezberdintasunak, bazterkeriak, jazarpen egoerak eta irudiaren erabilera desegokiak ekidin nahian bestetik; eta ikastetxea leku segurua, atsegina eta abegikorra izan dadin nahi dugulako, internetera sarbidea, deiak egin eta jaso, mezuak idatzi eta jaso, eta irudiak-argazkiak egitea ahalbidetzen duten gailu pertsonalak ikastolara ez ekartzea arautzea biderik egokiena dela baloratu da.

Hartutako erabaki honen ibilbidea eta azalpen guztiak gaur familia guztiei bidali zaizuen zirkularrean aurkituko dituzue. 

 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.