Skip to main content

GABON ZORIONTSUAK IZAN!

 

 

Irudia

A zer egun polita gaurkoa! 

Eguna alaitasun handiz hasi dugu Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin. LH4ko ikasleek aurresku batekin harrera egin diete eta gure ikastolako ikasle guztiek musikaz gozatu dute Erdiko Aretoan, abesten eta dantzatzen. Opariak banatu ondoren, postal lehiaketako irabazleak ezagutu ditugu eta festa handi batekin itxi dugu 2024ko azken eskola eguna. 

Orain merezi dugun deskantsoa hartuko dugu, eskerrik asko ikasturte hasiera honetan bidelagun izan zareten guztioi eta gabon zoriontsuak izan! 

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean, Errigoraren udazkeneko kanpainan parte hartzeko aukera izango da. Aurten, gainera, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko elkartasun-ekimen berezia jarri da martxan. Saskiak Elgoibar Ikastolan bertan jaso ahal izango dira.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.