Skip to main content

ESKERRAK (GABON ZAHAR TXOSNA)

 

 

Irudia

ESKER MILA!

Giro bikaina aurten ere urteari agur esateko.  Gabon zaharreko ferian hainbat postu, jendea non nahi, bertako produktu eta animalietan gozatzeko aukera paregabea… Aurten ere, Elgoibar Ikastolak Kalebarren plazan txosna jartzeko aukera izan genuen. Eguraldiak lagundu egin zuen, eta bertan sortu zen giroa aparta izan zen. Oso pozik gaude egindako lanarekin.

Eskerrak emateko garaia da. Eskerrik asko Elgoibarko Udalari, Debemen Landa Garapen Elkarteari eta brigadako langileei, hainbat baliabide eskaintzeagatik. Eskerrik asko Eizagirre okindegiari, Armueta, Patxi eta Ziarda harategiei, Eusko Label-dun saihetsa eskaintzeagatik.  Manuel Amarori kamioia eskuragarri jarri eta egunean bertan egindako lanagatik. Deuko Izarrari banaketari edari zein beste material batzuk eskaintzeagatik. LizagaSar-i bere sagardo eta sagar zukuarengatik, Nekane Altuberi apaingarriengatik, Jose Ramon Cabrerari argazkiengatik, Burgoa Somoza arraindegiari izotza emateagatik, lanean egon zineten guztiori eta nola ez, mila esker egunean bertan gerturatu zineten guztioi. Girorik ez da zuek gabe-eta.

Aurten ere, 100 pertsona baino gehiago izan garelako antolaketan eta lanean aritu garen ikastolako guraso eta langileak. Esker mila eta bejondeizuela! Bere izaerari jarraituz; herritik, herriarentzat.

 

ELGOIBAR IKASTOLAKO TXOSNAKO LAN TALDEA

 

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.