Skip to main content

SEXU HEZKUNTZA TAILERRA

Irudia

LH6.mailako ikasleek Sexu Hezkuntza tailerra jasotzen ari dira. Tailerrak guztira 6 orduko iraupena izango du, eta Azpeitiko Harremanak erakundea arduratuko da hauek emateaz. 

Hona hemen tailer honen helburuak: 

- Hezkuntza afektibo-sexualaren bitartez, osasunaren hezkuntza sustatzea.

- Sexualitatearen ikuspegi baikorra zabaltzea.

- Geure sexualitatea eta besteena ulertzeko eta onartzeko jarrerak garatzea.

- Informazio zuzena, objektiboa eta osoa ematea.

- Pertsonen arteko komunikazioa eta elkarrizketa sustatzea.

- Trebezia sozialak garatzea, sentimenduak adierazteko, erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko eta enpatia lantzeko.

- Sexuari buruzko estereotipo eta aurreiritziak aztertzea eta ekiditea.

- Edertasun ereduak aztertzea.

- Sexu jarduera arriskutsuak ezagutu eta ekiditea.

- Pubertaroa eta gorputzaren aldaketak.

- Norberaren sexu aukerak errespetatu eta onartzea.

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.