Skip to main content

DBH4KOAK ELGETAN

Irudia

Gaur, DBH 4. mailako ikasle taldea Elgetara joan da, bertan Espainiako Gerra Zibilean izandako frontearen inguruko historia eta gertakariak hobeto ezagutzeko helburuarekin. Bisitaren lehen zatian, Intxortako Interpretazio Zentroa ezagutu dugu. Bertan, garai hartan gerran erabilitako tresneria, baliabide militarrak eta frontean parte hartu zuten hainbat pertsonen bizipenak ezagutzeko aukera izan dugu.

Interpretazio zentroak, ikus-entzunezko material eta objektu historikoen bidez, garai hartako gertaerak argi eta zehatz azaltzen ditu, gerraren gogortasuna eta bertan parte hartu zutenen sufrimendua ulertzeko aukera eskainiz.

Ondoren, Intxorta mendira igo gara, bertan gerra zibilean eraikitako lubakiak eta defentsa egiturak ikusteko. Lubakien artean ibiliz, historia bizi izan dugu, garai hartako baldintzak irudikatuz eta borroka guneen kokapen estrategikoa hobeto ulertuz. Gidarien azalpenak entzun eta gero, gerra garaiko testuinguru historikoaren inguruko hausnarketa egiteko aukera izan dugu, bai eta bakearen eta memoria historikoaren garrantziaz jabetzekoa ere.

Bisita oso aberasgarria izan da, eta gure iraganaren alderdi garrantzitsu bati buruzko ikasketa sakonago bat egiteko aukera eman digu.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.