Skip to main content

ERASMUS +: CAMINO PROIEKTUA ONARTUA!

Irudia

Poz handiz jakinarazi nahi dizuegu iazko Erasmus+ programaren 2. deialdian aurkeztu genuen "CAMINO: Creating Accessible, Multicultural, Inclusive Networks in Education" proiektua onartua izan dela! 

Proiektua 2025eko martxoaren 10etik 2026ko ekainaren 9ra bitartean garatuko dugu eta honako ardatz nagusiak izango ditu:

✅ Hezkuntza-inklusioa
✅ Gaitasun digitalen garapena
✅ Eskola-uzte goiztiarraren prebentzioa

180 proiektu aurkeztu ziren eta bakarrik 6 onartu dira, eta horrez gain, gu arduradunetako bat izango gara. Zehazki, GU (Koordinatzaile), Turkia (Mehmetcik Anatolian High School) eta Grezia (4th EPAL Kavala) elkarlanean arituko gara, esperientziak partekatuz eta metodologia berritzaileak garatuz.

Eskerrak eman hau posible egin duten guztiei, baina bereziki Kristina Bernal irakasleari.

Jarrai dezagun hezkuntza inklusibo eta anitzaren alde lanean! 

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.