Skip to main content

MENDI IRTEERA: OLATZ

Irudia

Otsailak 16rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Olatz (Mutriku) PR-GI-47.

Olatz Arnoko mendi artean dagoen haran zoragarria da. Kareharri, sakonune, leize, artadi, baserri eta berdegunez osatutako paraje ederra.

Ibilbidea PR GI-47 jarraituz egingo dugu.  Abiapuntua Olatzeko eliza izango da.

https://www.mutriku.eus/es/turismo/que-hacer-mutriku/senderismo/pr-gi-47_olatz-georuta.pdf

Elgoibartik hurbil dagoen paraje eder bat ezagutzeko aukera paregabea da hau. Igande goiz pasa eder bat osatzeko  primerakoa.

Bazkal ordurako  Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala,  nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.

Luzera:+/-6,5  Km

Desnibela: +/- 290m

Irteera: 9:30. Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. 

Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.