Skip to main content

JOSE GURRUTXAGA KROSAREN HISTORIA - BIDEOA IKUSGAI

Irudia

Elgoibar, lasterketa, komunitatea… 30 urte igaro dira Jose Gurrutxaga krosa lehen aldiz antolatu zenetik, eta aurten, apirilaren 6an, urteurren berezia ospatuko dugu! Ez da aurreko krosak bezalakoa izango: Kilometroak 2025 antolatzen ari gara, eta, historia errepikatuz, gure krosaren jaiotza eta 96ko Kilometroak ospakizuna bezala, berriro ere emozioek, euskara eta kirola bat egingo dute.

Herria korrika jarriko dugu, baina ez bakarrik lasterketa egiteko: sorpresaz betetako eguna izango da. Gure kaleak irribarrez eta indarrez beteko dira, kirolaren eta jaiaren esentzia bizitzeko. Txikienetatik beteranoetaraino, denok dugu lekua Elgoibarko bihotzean, Elgoibarko taupada izango gara.

Azkenik, oroitzapen hunkigarri bat partekatu nahi dugu zurekin: 25. urteurrenean sortutako bideoa. Bertan, korrikalarien emozioak, antolalatzaileen bizipenak, herriaren babesa eta Elgoibarko espiritua jaso genituen. 30. urteurrenean, oroitzapen berriak sortzeko garaia da. Zatoz eta bizi!

Izen-ematea zabalik dago! Ez geratu kanpoan – Elgoibarrek zure urratsak behar ditu!

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.