Skip to main content

ELGOIBAR IKASTOLA: GURE HISTORIAREN BIDAIA

Irudia


Elgoibar Ikastolan abentura berri bati ekingo diogu: gure ikastolari buruzko dokumentala sortzera goaz. Irudien eta lekukotasunen bidez, gure ikastolaren ibilbidea erakutsiko dugu, sustraietatik gaur egunera arte.

Badihardugu Elkartea, Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala-rekin elkarlanean egindako lan honen helburua argia da: ikastolen mugimendua, eta bereziki, Elgoibar Ikastolaren sorrera ulertzeko arrazoiak eta motibazioak ezagutaraztea.

Guztion historia da hau, eta komunitate osoa gonbidatu nahi dugu parte hartzera. Laster xehetasun gehiago!

Bitartean, hemen duzue bideo promozionala!

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.