Skip to main content

EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA

Irudia

Atzo Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu genuen! 

DBHko ikasleek LH1, 2, 3 eta 4ko ikasleei ahozko aurkezpen bat prestatu zieten, mundua aldatu duten emakume zientzialarien istorioak partekatuz. 

Bestalde, LHko 5. eta 6. mailako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleentzako erakusketa bat antolatu zuten, eta Erdiko Aretoan jarri zuten ikusgai. 

Inspirazioz eta ikaskuntzaz beteriko egun zoragarria izan zen, eta zientziaren zaletasuna sustatzen jarraituko dugu.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik! 

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.