Skip to main content

ANTSIETATEAREN KUDEAKETA TAILERRAK (DBH 2-3)

Irudia

Atzo DBH 2ko eta gaur DBH 3ko ikasleek azterketen aurreko antsietatearen kudeaketaren tailerra izan dute. Bertan antsietatea zer den, nola eta zergatik sortzen den eta hau kudeatzeko teknikak landu dituzte. 

Azken albisteak

Irudia
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatutako elikagai bilketa kanpainan parte hartu dute. Kanpaina honen helburua uda aurretik biltegiak hornitzea da, behar gehien duten familiei laguntzen jarraitzeko.
Irudia
LH 5. mailako ikasleak eta irakasleak Eibarko Suhiltzaileen Parkean izan dira, Ingurunea arloan lantzen ari diren lan-sektoreen gaia bertatik bertara ezagutzeko. Irteeraren helburu nagusia suhiltzaileen lanbidea gertutik ezagutzea eta larrialdi egoera baten aurrean hartu beharreko neurriak ikastea izan da.
Irudia
Debegesarekin eta Udaleko Ingurumen Sailarekin elkarlanean, Elgoibar Ikastolak, Herri Eskolak eta Elgoibar BHIk martxoaren 9an Aita Agirre plazan egindako azoka solidarioaren proiektuaren balorazioa aurkeztu dute azken Udalbatzarrean, Eskola Agenda 2030 ekimenaren baitan.
Irudia
Asteazkenean, LH1.mailako ikasleek Makina Erremintaren Museoa bisitatu zuten. Gelan lantzen ari diren makinen gaiarekin lotuta, makina desberdinak ezagutzeko eta haien funtzionamendua ikasteko aukera paregabea izan zuten.