Skip to main content

OLATZ MENDI IRTEERA

Irudia

MORKAIKO MKK

Igandean Olatzera haurren mendi irteera eduki genuen. 

Aspaldiko partez eguna argi esnatu zen. Egia esan, aurtengo ikasturteen eguraldiak ez digu bat ere lagundu. Alerta zela eta, bi irteera bertan behera utzi behar izan ditugu eta hirugarrenean euri jasa izan genuen. 

Goizean Mintxetan elkartu eta handik Olatzera joan ginen. Denera 57 haur eta beste horrenbeste nagusi batu ginen. 

Ibilbideari Olatzeko eliza paretik ekin genion. Aldapa haundirik gabeko ibilbide eder bat burutu genuen eguzkipean. Paraje ederra eta majikoa Olatz ingurua. Zelaiak, artadiak, baserriak, animaliak, kobazuloak... 

Hiru bat orduko ibilbide ederraren ondoren, bazkal ordurako Elgoibarrera bueltatu ginen. 

Goiz pasa ederra osatu genuen.

Datorren irteera Martxoak 16an izango da. Animatu!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.