Skip to main content

GERTURATZEN EGITASMOA

Irudia

Aurreko astean eman genion Gerturatzen egitasmoari hasiera. Hilean behin,arratsaldeetan,  haurtzaindegiko familientzako bilgune izango dira haurtzaindegiko espazioak, denok elkarrekin jolasteko, hitz egiteko, esperimentatzeko eta gogoetak partekatzeko.

Lehenengo saioa, familiak elkar ezagutzeko eta denon  artean harremanak sendotzeko helburuarekin diseinatu genuen. 

Eskerrak eman gerturatu zineten guztioi, datorren hilabetean berriz elkartuko gara.

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.