Skip to main content

XXV. PILOTA EGUNA

Irudia

25. PILOTA EGUNA 

Martxoaren 8an Pilota Eguna ospatuko dugu! Esku-pilotaz gozatzeko ekintza bereziak izango ditugu goiz osoan zehar:

📍 09:00 - 10:15 | Jolasak hiru frontoitan (Sigma, Kalegoen Plaza, Ikastola)
📍 10:30 | Finalak Kalegoen Plazan (edo Ikastolan eguraldi txarra bada)
📍 Pilotak egiteko tailerra + Otero Pilotagilearen salmenta
📍 Pilota produktuen tonbola 🎁
📍 Sari banaketaren ondoren… helduenentzako barruska jokatzeko aukera!

🟣 13:15ean M8 manifestazioa egongo da herriko plazan.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.