Skip to main content

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Irudia

Martxoak 8: ospatu, baina batez ere, aldarrikatu!

Martxoaren 8an, Elgoibar Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatu dugu. Egun honek historian zehar emakumeek berdintasunaren alde egindako borroka gogora ekartzen digu, eta, aldi berean, oraindik ere lortu beharreko bidea luzea dela azpimarratzen dugu.

Egun hau aldarrikatzeko, hainbat ekintza egin ditugu ikastolan, ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin. Alde batetik, DBH 4ko ikasleek ikastolako kanpoko balkoian tela morea jarri dugu, ekintza sinboliko honen bidez berdintasunaren aldeko konpromisoa eta emakumeen ikusgarritasuna adierazteko.

Bestalde, DBHko maila guztietan lelo lehiaketa antolatu dugu, eta irabazlea Goiuria Bilbao Sánchez izan da, “Alaba, emazte, ama, neskato. Aski da, oihuka dezagun” leloarekin. Gainera, Erdiko aretoan "M8" handi bat jarri dugu ikusgai, eta ikasle guztiok (HH-LH-DBH) guretzat esanguratsuak diren emakumeen irudiak itsatsi ditugu. Modu horretan, komunitate osoak elkarrekin osatutako omenaldi berezia sortu dugu.

Argazkiak martxoan zehar ikusgai egongo dira. Berdintasunaren aldeko borroka guztion ardura da, eta Elgoibar Ikastolan tinko jarraituko dugu lanean!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.