Skip to main content

EUSKAL INAUTERIAK

Irudia

Aurten, Elgoibar Ikastolan, guretzat urte berezia da, Kilometroak jaia antolatuko baitugu. Horregatik, aurtengo Euskal Inauteria ohikoa baino bereziagoa izan da. Jai giroan kolore eta musika bereziak izan ditugu, izan ere, herriko dultzaineroak eta erraldoiak batu zaizkigu ospakizunera, festa giroa are gehiago alaituz.

Aurten, gainera, aitortza berezia egin diogu Regina Arrietari, gure Ikastolako musika irakasle izandakoari, 37 urteko ibilbidean euskal inauteria sustatzen egin duen lan nekaezina eskertuz. Barikuko ekitaldian, Olatz Astigarraga Ikastolako Errektore Kontseiluko lehendakariak eskerrak eman zizkion Arrietari euskal kulturari egindako ekarpen oparoarengatik.

Hunkituta, Arrietak talde-lanaren garrantzia azpimarratu zuen, eta urte hauetan guztietan berarekin batera aritu garen lagun guztiak gogora ekarri zituen. Euskal kulturaren sustapena eta gure komunitatearen batasuna ospatzen jarraitzeko gogoz gaude!

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Irudia
xx

 

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.