Skip to main content

DBH IRTEERAK

Irudia

DBHko ikasleen irteerak 

Ikasturteko irteerak zoragarriak izan dira! DBHko ikasle guztiek bizi izan dituzten esperientziak betirako eramango dituzten oroitzapenez beteta daude. 

🔹 DBH1: Zarautzera joan ziren gau batez, eta Getariako hondartzan padel surfa praktikatu zuten. Joan-etorria trenez egin zuten, eta lagunekin une ederrez gozatu zuten. Eguraldi aparta lagun izan zuten!

🔹 DBH2: Hondarribira egindako irteeran katamaranean ibili ziren, jolasak egin zituzten, altxorraren bila aritu ziren eta diskofesta izan zuten. Talde-lana eta bizikidetza indartzeko aukera bikaina izan zen!

🔹 DBH3: Irrisarrilandera joan ziren eta tirolinak, mendi ibilaldiak eta orientazio-jolasak egin zituzten. Naturaz gozatzeko aukera izan zuten eta gauean diskofesta ere izan zuten. Esperientzia ahaztezina!

🔹 DBH4: Zarautzera joan ziren eta surfa egin zuten olatu artean. Gainera, Txuri Urdinen izotz-pistan patinatu zuten. Kirola eta dibertsioa uztartuz, talde-lana eta bizikidetza sustatu zituzten.

Irteera hauek bizipen ahaztezinak izan dira ikasleentzat! 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.