Skip to main content

M8 - LIDERGOAN ERALDATZEKO

Irudia

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (KOOPERATIBEN KONTSEILUA) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) indarrak batu zituzten, aurten ere, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta.

Aurreko ostiralean omenaldia egin zitzaien euskal enpresa kooperatiboak gidatzen dituzten emakumeei. Merezitako aitortza jaso zuten 57 kooperatibatan lidergotzan dauden 75 emakumek. Bertan egon ziren Elgoibar Ikastolako gerentea, Olatz Albarran, eta lehendakaria, Olatz Astigarraga.

Zorionak eta eskerrik asko egunero-egunero ematen duzuen guztiagatik.

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.