Skip to main content

EUSKARAREN BALOIA (LH3, IPURUA)

Irudia

Euskararen Baloia berriro jokoan! 

Gaur hasi da Euskararen Baloia ekimenaren bosgarren edizioa Ipuruan!  SD Eibar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, urtero antolatzen du jarduera hau, Eibarreko eta inguruko herrietako haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin.

Istorioak 1899ra garamatza: Andres Gorosabel baloi ekoizleak baldintza argi bat jarri zuen baloi bat sortzeko — Eibarko haurrek euskaraz jokatu behar zuten! 

Atzo, LH 3. mailako ikasleak eta irakasleak izan ziren bertan, kirola eta euskara uztartuz! 

Eta bideo bat ere sortu genuen, ikastetxe ezberdinek parte hartu duten lehiaketan aurkezteko. 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.