Skip to main content

BIRZIKARTE: ARTE ETA JASANGARRITASUNA ESKUTIK

Irudia

BirzikARTe: Arte eta Jasangarritasuna Eskutik.

Badakizue? Erdiko aretoan ikusgai dauden artelanak gure DBH1eko ikasleek sortu dituzte Plastikako ikasgaian! BirzikARTe izeneko proiektu hau Agenda 30rekin lotuta dago eta kontsumo jasangarria, birziklapena eta berrerabilpena sustatzea du helburu.

Ikasleek kutsaduraren inguruko hausnarketa egin dute eta euren sormenarekin birziklapenaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Artelan bakoitzaren ondoan azalpen bat dago, informazio gehigarriarekin.

Ilusio handiz egin dituzte lanak, zorionak artistei!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.