Skip to main content

LH5EKO TXANGOA: REALE ARENA ETA CHILLIDA LEKU

Irudia

 

Atzo, LH5eko ikasleak egun ahaztezina bizi izan genuen Reale Arenan eta Chillida Lekun! 

🔹 Goizean, Reale Arenako instalazioak bisitatu genituen, bertako txoko ezberdinak ezagutuz. Gainera, kirol-jolas dibertigarriak egiteko aukera izan genuen! 

🔹 Arratsaldean, Chillida Lekura joan ginen, eta bertan Euskara arloan landu dugun bigarren unitateari lotutako artista ospetsu honen obrak eta teknikak gertutik ikusi genituen. 

Egun zoragarria izan zen, ikasteko eta ondo pasatzeko aukera bikaina! 

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.