Skip to main content

JOSE GURRUTXAGA KROSA

Irudia

Kilometroak 2025 prestatzen ari gara Elgoibarren, eta ekimen honen barruan, 30. Jose Gurrutxaga Krosa antolatu dugu apirilaren 6an, igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dugu, adin guztietako parte-hartzaileentzat ekintzekin!

Egitaraua

πŸ•€ 09:30 - 10:20 β†’ Kamisetak eta dortsalak banatuko dira, LH1etik gorako parte-hartzaileentzat.
πŸƒβ€β™‚οΈ 10:00 β†’ Haur eta gaztetxoen korrikaldiak, adinen arabera banatuta.
🏁 10:30 β†’ Ohiko lasterketak hasiko dira.
🎈 10:30 - 13:30 β†’ 0-5 urte bitartekoentzako jolasgunea Bolatokian.

πŸ’ͺ Kirolaz gozatu ondoren… festa eta elkarbizitza!

🍽️ 14:30 β†’ Bazkari herrikoia Elizpean.
🎟️ Tiketak salgai Elgoibar Ikastolan martxoaren 24tik apirilaren 1era arte, edo agortu arte.

Menuak

πŸ‘§ Haurrak (12€):
➑️ Makarroiak + Oilasko izterra + Postrea + Ura
(Adin txikikoek heldu baten ardurapean hartu beharko dute).

πŸ§‘ Helduak (18€):
➑️ Paella + Oilasko izterra + Postrea + Kafea + Sagardoa/Ardoa/Ura.

πŸŽ‰ Zatoz gurekin kirola, festa eta elkartasuna uztartzera!

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.