Skip to main content

GURE HAURRAK ERE BADIRA

Irudia

GURE HAURRAK ERE BADIRA 

Gaur, martxoaren 24an, Elgoibar Ikastolak bat egin du Gure Haurrak ere Badira egitasmoarekin, Palestinako haurrek jasaten duten sarraskia salatzeko eta gure elkartasuna adierazteko. Kontzentrazioan, banderak, pankartak eta leloak erabiliz, ozen aldarrikatu dugu: ASKI DA!

Israelgo armadak, AEBren babesarekin, beste behin ere su etena hautsi eta ehunka zibil palestinar erail ditu, horietako asko haurrak. Elgoibar Ikastolan ezin dugu horren aurrean isilik geratu, ezin dugu basakeria hau normalizatu. Horregatik, gaurko ekimenaren bidez, gure ahotsak altxatu ditugu genozidioaren aurka eta Palestinako herriarekin elkartasuna adierazteko.

Eskerrik asko eta zorionak parte hartu eta ekarpenak egin dituzuen guztioi. Elkartasunak eta mobilizazioak ezinbestekoak dira justizia eta bakea lortzeko. 

Palestina aske! 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.